Berriak

Iragan abenduaren 10ean izan zen Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna (2007), eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrena ospatzeko programari ekin zitzaion. 2008ko abenduaren 10a arte iraungo dute ospakizun-ekitaldiek, eta “Duintasuna eta justizia denontzat” izango dute leloa. Bat egin du deialdiarekin Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, eta berariazko kanpaina egingo du EAEn 2008an. Hartara, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutarazteko nazioarteko mugimendu baten partaide izango da Eusko Jaurlaritza, gizon-emakumeon eskubideen aldeko konpromisoaren erreferentzia partekatu eta orokorra baita Aldarrikapena.

Euskadin egingo den kanpaina orokorra izango da, duintasunaren eta justiziaren aldeko nazioarteko sinergia batekin bat egitea baitu xede, baina, aldi berean, bertakoa ere bai, gure herrian ere bai baitago giza eskubiderik mehatxupean, urraturik... Hori dela eta, etengabe eduki behar izaten ditugu martxan prebentzio, heziketa, esku-hartze eta konpontze baliabide guztiak.

Helburuak

  1. Parte hartzea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrena ospatzeko Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariak sustatutako mundu-kanpainan.
  2. Giza Eskubideen Aldarrikapena gizarte osoari ezagutarazteko kanpaina masiboa egitea, etxe bakoitzean, ikastetxe guztietako ikasmahai bakoitzean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana egon arte.
  3. Laguntzea herritar bakoitza ohartarazten Aldarrikapenaren garrantzi izugarriaz, eguneroko bizimoduan jarduteko gizateria osoarentzat eta gizaki bakoitzarentzat ekarri duen aurrerapauso historikoaz.
  4. Areagotzea euskal gizartearen giza eskubideekiko konpromisoa, batez ere gure inguruan.

Eslogana

Eslogan hau izango du ardatz kanpainak:

…eta ez balego?

Lau galdera izango ditu osagarri eslogan nagusi horrek:

Ez balego, nolakoa ote mundua?
Zertan aldatuko ote luke nire bizitza?
Zer egin aintzat har dezaten?
Ongi ezagutzen ote dut?

Galdera horien guztien erantzuna (geroago argitu beharrekoa, beti) hau dugu:

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
60. urteurrena
Duintasuna eta justizia denontzat

Ardatzak

Lehen ardatza: dibulgazioa. Giza eskubideak ezagutzea
Bigarren ardatza:kontzientziazioa, Aldarrikapenaren garrantziaz ohartzea
Hirugarren ardatza: konpromisoa, eta haren urrakortasuna
Kanpainaren hasiera eta amaiera

Egutegia

Apirilak 30 Kanpainaren hasierako ekitaldia.
Apirilaren 30etik ekainaren 30era Gidoiak idazteko ideia-lehiaketa.
Maiatzak 15 “Euskal konpromisoa giza eskubideen alde” agiriaren eta web orriaren aurkezpena.
Maiatzaren 15etik urriaren 10era Agiriaren aldeko atxikimendu-bilketa.
Ekainak 13 Postontziz postontzi banatuko da. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren liburuxka (helduentzakoa).
Iraila-urria-azaroa Publizitate-spotak hedabideetan.
Urriak 1 Ikastetxe guztietara banatuko da Aldarrikapena (haur eta gazteentzako formatuak).
Urriak 11 “Euskal konpromisoa giza eskubideenalde” agiriaren aurkezpen-ekitaldia, Arantzazun.
Abenduak 10 Kanpainaren amaiera: dokumentalaren aurkezpena.