"Euskal konpromisoa giza eskubideen alde" manifestoari Gizarte eragileentzat atxekitze gonbidapena, urriak 10 arte.

Iragan abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna 2007 izan zen, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrena ospatzeko programari ekin zitzaion. 2008ko abenduaren 10a arte iraungo dute ospakizun-ekitaldiek, eta "Duintasuna eta justizia denontzat" izango dute leloa. Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ekimenez abiatu da kanpaina, eta Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandataria izango du gidari. NBEko sistema osoa jardungo da kanpainan, eta parte hartzeko gonbita egin zaie hainbat pertsona, talde, erakunde, elkarte eta gobernuri, Aldarrikapen Unibertsala ezagutarazi, babestu edo susta dezaten, edo haren premiaz ohartarazi dezaten.

Bat egin du deialdiarekin Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, eta berariazko kanpaina egingo du EAEn 2008an. Kanpaina horretan, herritar-talde batek bat egin du ekimenarekin Giza Eskubideen aldeko euskal konpromisoa proposatuz. Etxerako eta kanporako konpromisoa izango da, globala. Kanpora begira, duintasunaren eta justiziaren aldeko nazioarteko sinergia batekin bat egingo dugu; eta etxean ere jardungo dugu, gure herrian ere urratzen eta mehatxupean jartzen baitira giza eskubideak.

Link honetan duzun agiria da konpromiso horren adierazpena. Gure asmoa da ahalik eta erakunde, elkarte eta eragile (sozial, kultural, ekonomiko, sindikal, politiko, akademiko...) gehienek sinatzea agiria. Horretarako, agiriarekin bat egiteko epea urriaren 10era arte izango da, urriaren 11n, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurreneko ospakizun-eguna baino 60 egun lehenago, ekitaldi soziala egingo bait dugu, Arantzazun, goizeko 11.00etan, euskal herritarron giza eskubideekiko atxikimendua adierazteko. Agiria izenpetzen duten erakunde eta elkarte guztiek hartuko dute parte ekitaldian.

Gonbidapen bikoitzarekin plazaratu nahiko genuke. Lehenik eta behin, erakunde eta elkarteak gonbidatzen ditugu agiri hau sinatzera. Horretarako honako bideak erabil daitezke:

Bigarrenik, gonbidatzen dugu atxekitutako erakunde edo elkarte bakoitzaren ordezkaritza bat bidaltzera urriaren 11n Arantzazun egingo den ekitaldira.

Inongo argibide edo zehaztapenik behar baduzu gurekin harremanetan jarri zaitezke.